Negociando la sanidad pública
SINOPSIS
“Aberatsen eta txiroen arteko desoreka da Errepubliken gaixotasunik zaharren eta okerrena”
Plutarco
Osasuna ez da pertsona guztientzako eskubidea. Osasuna osasun-zerbitzuen mende dagoela uste badugu ere, herritarren osasuna euren bizi- eta lan-baldintzei lotuta dago. Interes ekonomiko eta neoliberalak osasunerako eskubide unibertsalen aurretik jartzea da borrokatu beharra dugun mehatxu nagusietako bat.
Dokumental honek gaixotasunaren benetako arrazoietara zuzendu nahi du arreta, fokua desberdintasun sozialetan jarrita. Erdialdeko Amerikako osasun-sistema publikoen egoera ere aztertzen du, munduko beste bazterretan gertatzen ari denaren erakusle.
“Duenak (dirua) salbatu egiten da, ez duenak hil dadila…”
Kapitalismoaren eta demokraziaren arteko borroka batez ari gara, osasuna ezin dela izan irabaziak lortzeko negozio bat. Kontu osoa gauza batera mugatzen da: osasungintza mundu osoarentzako eskubide bat al den, ala merkantzia bat al den, zeinetan ordain dezaketenek bakarrik izan dezaketen kalitatezko osasuna.